Copy
Ikaslan Bizkaiaren buletin hau Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako gunea izeneko ekimenaren baitan sartzen da. Bada, Emakundek urtero antolatzen duen ekimen horrek erakunde publiko eta pribatuek berdintasunaren aldeko ekimenak gauzatzea du helburu.

Aurten, gure elkarteak foro horretan parte hartzeko erabakia hartu du, Bizkaiko Lanbide Heziketak eskaintzen dituen lanbide arlo bakoitzean emakumeen eta gizonen parte hartzea zer-nolakoa den ikusarazteko.
Argitaratu diren azken datuen arabera, eta aurreko urteko joerarekin jarraituz, emakumearen presentzia oso txikia da industria, teknologia eta ingurumenarekin lotutako heziketa-zikloetan. Gainera, Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaria den Ramon Martinez de Murguiak idatzitako "Emakumeak Lanbide Heziketan" izenburuko artikuluak dioenari jarraiki, gailentzen ardi diren lanpostuak alor horiei dagozkie, lan irteera eta aukera gehien eskaintzen dituztenak baitira.

Halaber, ikastetxeek borondatea eta beharrezko baliabideak dituzte aipatu alorretan eta bestelakoetan ikasleak trebatzeko, sexua eta adina gorabehera. Nolanahi ere, genero desoreka handia dagoela adierazten dute zenbakiek. Horrela bada, zerbitzuekin eta zainketarekin loturiko heziketa-zikloetako ikasle gehienak emakumezkoak dira, eta industria eta teknologiarekin lotutako zikloetakoak, berriz, gizonezkoak. Generorik gabeko lanbideak atalean, generoari dagokionez, ikasgelan gutxiengo izan diren hiru pertsonekin hitz egin dugu.

Errealitatearen zertzelada orokor horrek hausnarketa bat egitera garamatza, industria, teknologia eta ingurumenarekin lotutako zikloak emakumeentzat erakargarriago eta ikusgarriago egiteko premiaren inguruan, hain zuzen ere. Izan ere, horiek baitira etorkizuneko espezializazioak, lan aukera gehien eskaintzen dituztenak bederen.
Esta edición del Boletín Ikaslan Bizkaia es una acción enmarcada dentro del Foro para la Igualdad de Mujeres y Hombres, una iniciativa anual de Emakunde en la que invita a entidades públicas y privadas a ubicar algunas de sus iniciativas a favor de la igualdad.

Este año, nuestra entidad ha querido participar en el foro haciendo visible la participación de la mujer y el hombre en las distintas Familias Formativas que ofrece la Formación Profesional en Bizkaia.
Los últimos datos publicados muestran, siguiendo la tendencia de años anteriores, la escasa presencia de la mujer en ciclos formativos relacionados sobre todo con el sector industrial, la tecnología y el medioambiente, siendo estos ámbitos los que ofrecen trabajos emergentes, con más salidas profesionales y mejor inserción laboral, tal y como indica Ramón Martínez de Murguia - Director de Formación y Aprendizaje en el artículo "Las mujeres en la Formación profesional".

Los centros cuentan con la voluntad y los recursos necesarios para formar personas altamente cualificadas en estos sectores y cualquier otro, independientemente del sexo y edad, pese a que los números siguen mostrando un desequilibrio de género acusado en familias formativas relacionadas con el sector servicios y cuidados, con presencia mayoritaria de mujeres, y las relacionadas con la industria y la tecnología, cursadas principalmente por hombres. En el apartado "Profesiones sin Género", entrevistamos a tres personas que han vivido la experiencia de formarse en minoría, en lo que a género se refiere, en alguno de ellos.

Esta pequeña pincelada general de la realidad nos hace reflexionar sobre la necesidad de redoblar los esfuerzos para hacer más atractivas y visibles para las mujeres las familias formativas relacionadas con la industria, la tecnología y el medioambiente, especializaciones de futuro, que ofrecen un mayor grado de empleabilidad.

IKASLAN BIZKAIA
Pajares, 34
48980 SANTURTZI

Tel.: +34 94 493 84 00
ikaslan@ikaslan.net

 


Si no desea seguir recibiendo estas comunicaciones, desea modificar o cancelar sus datos, pinche en este enlace ikaslan@ikaslan.net. IKASLAN cumple con la LSSICE y la LOPD, consulte nuestras reglas de uso y política de privacidad en www.ikaslanbizkaia.net.

Jakinarazpenak jasotzeari utzi, edo datuak aldatu edo ezeztatu nahi badituzu, sakatu esteka honetan ikaslan@ikaslan.net. IKASLANek LSSICE eta DPBL legeetan ezarritakoa betetzen du. Erabilpen arauak eta pribatutasun politika kontsultatzeko, jo web orrira: www.ikaslanbizkaia.net.