Copy
Otsaila 2016 Febrero

Ikaslanek heziketaren etorkizunarekin bat amaitu du urtea
 

Joan den abenduan burutu zen II. Ikaslan Batzarrak agerian utzi zituen Lanbide Heziketak aurrean dituen erronka eta aukerak, gainera datorkigun testuinguru teknologiko, ekonomiko eta sozial berrian.

“Etorkizunarekin Bat” izenburupean bildu zituen Ikaslanek Bilbon, teknologia, heziketa eta enpresa esparruetako adituak, ziur etorkizuneko profesionalen heziketa eta trebakuntza baldintzatuko dituzten errealitateak ezagutarazteko, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko aretoa bete zuten 300 baino pertsona gehiagori.
Borhene Chakroun, UNESCOko Gazteria, Alfabetatze eta Gaitasunen Garapenen Arloko buruak aipatu bezala, profesional hauek etengabeko hobekuntza eskatuko dute beren heziketan beren inguruko lan esparruaren behar aldakorretara moldatzeko.

Teknologiaren ikuspuntutik, Gorka Palacio, EHUko Ikus-entzunezko Teknologiaren katedradunak aztertu zituen jada gertatuak diren iraultza teknologikoak, eta azaldu, hezkuntzak nola aurre egiten ari zaien aldaketa hauei “pedagogia berri bat, konektibismoan, konstruktibismoan, arazo eta atazen konponbidean, ikaskuntza errizomatikoan, eta bideoz eta aurkezpen partekatuz hornitutako hezkuntza aberats batean oinarritutako pedagogia” bat eraikitzeko orduan.

Enrique de la Rica, ESEUNE Business School negozio eskolako zuzendari eta berrikuntzan adituak ireki zuen Batzarreko hitzaldi-txostenen saioa, eta bereziki azpimarratu etengabeko aldaketetara moldatzearen garrantzia, enpresen eta hauetako profesionalen aldetik, behar bezala lehiatu ahal izateko mundu globalizatu honetan, non berrikuntza den per capita errenta altua duten hiritarrek osatutako ongizate gizartea lortzeko giltza.

Ildo honetan, eta hitzaldi-txostenen saioa itxiz, Jorge Arévalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak azaldu zuen nola euskal Lanbide Heziketa berriaren heziketa eredua oinarritzen den sorkuntza, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzean, eta ez soilik enpresa berri baten sortzera daraman bide gisa, baizik eta behargin berrien bizitza pertsonala eta profesionala era autonomoan kudeatu ahal izateko gaitasunak eskuratzeko modu bezala ere bai.

Azpimarratzekoa da Lanbide Heziketari loturiko pertsonen parte hartze ugaria, hala hitzaldi-txosten eta tailerren egunean, zelan bezperako egunean proposatu ziren ekintzetan ere, zeinetan hurbildu ziren Bilbora estatu osotik (Balearrak, Kanariak, Andaluzia, Katalunia, Extremaduratik,…) etorritako pertsonak euskal Lanbide Heziketaren errealitatea lehen eskutik ezagutu ahal izateko.
 
Irakurri gehiago...

Abian da jada bigarren Ikastxapelketa


Aurten 12 pala bikotek eta esku pilotako beste 10ek hartuko dute parte Ikaslan Bizkaiak bultzatzen duen II. Ikastxapelketan.

Bigarren Ikastxapelketa honek Ikaslan Bizkaia sareko ikastegietako ikasle eta langileen artean izandako harrera beroak erakarri du, pala txapelketan jokatuko duten bikote kopurua hazteaz gain, oraingoan esku pilotako binakako txapelketa ere gure artean izatea.

Urtarril amaieran hasi zen pala bikoteen txapelketako fase erregularra, hiru multzotan banatu dena. Multzo bakoitza osatzen duten launa bikoteek partidu banako ligaxka bat jokatuko dute beren artean, multzoko sailkapena lortzeko lehian. Multzo bakoitzean sailkatutako lehenengo bi bikoteak pasatuko dira hurrengo fasea 1. mailan jokatzera; eta beste bi bikoteak ostera 2. mailakoan lehiatuko dira. Maila bakoitzeko 6 bikoteek, apirilaren 4tik 27ra bitartean jokatuko dute partidu banako beste ligaxka bat, eta hala erabakiko maila bakoitzeko zein bi bikotek jokatuko duten ekaineko finala.

Esku pilotako lehiaketan parte hartuko duten 10 bikoteak, bi multzotan banatu dira, eta hauetako bakoitzean bikote bakoitzak 4na partidu jokatuko ditu. Multzo bakoitzeko lehen bi bikote sailkatuek jokatuko dituzte maiatzaren 2tik 27ra bitartean ospatuko diren finalerdiak. Hauetan ostera, hiruna partidu jokatuko dituzte bikoteek: A multzoko lehen sailkatuek B multzoko bigarrenen kontra; eta B multzoko lehenek, Ako bigarrenen aurka. Multzo bakoitzean, hiru partiduetako bi irabazten dituen bikoteak izango du finala bestearen aurka jokatzeko aukera. Finala, pala txapelketan legez, ekainean jokatuko da.

Benetan espero dugu bikote guztiak ikusi ahal izatea datorren ekaineko finaletan, hala zelan kirol honetaz gozatu nahi duzuen zale guztiak ere.

IKASTXAPELKETAren bilakaera ondoko esteka honetan jarraitu dezakezue: http://eskupilotaikaslanbizkaia.blogspot.com.es/ edota Ikaslan Bizkaiaren webgunean.

Irakurri gehiago ...

2016, elkarlaneko hogei urte, Bizkaiko Lanbide Heziketa publikoko ikastegietan

2016an ospatzen da Ikaslan Bizkaiaren 20. urteurrena, aitzakia ona gure eginahalak areagotzeko Bizkaiko Lanbide Heziketa publikoaren garapenean eragingo duten proiektuak bultzatzen eta dinamizatzen.

Ikaslan Bizkaiak urtebetetze guztiz berezia ospatzeko ilusioz hasi du 2016ko urte hau. Eta proiektu eta jarduera berrietan zehaztu gura luke ospakizun hau: gure ikasleen trebakuntza eta enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dutenak, irakasleen etengabeko prestakuntza sustatuko dutenak, herritarrei ederto bermatuko dietenak LHko ikastegiek eskaintzen dituzten prestakuntza aukera guztien informaziora iristeko bidea, eta gure elkarteak beste erakunde eta organizazioekin dauzkan harremanak indartuko dituztenak, ahalegin honen guztiaren emaitzak biderkatuak bilakatu daitezen.

20 urte, jadaneko islatuak agertuko direnak arlo komunikatiboan, bai urte osoan zehar identifikatuko gaituen logoan, zelan gure elkartearen webgunean bertan ere, zein berez egokigarria izateaz gain, moldagarria bistaratze gailu desberdinetara (ordenagailu, tablet, mugikor,…), hobetu ere dituen bere nabigagarritasuna eta informaziorako sarbidea.

Era berean baliatuko dugu urteurrena III. IKASLAN SARIA antolatzeko Bizkaian. Sari bat, zeinen bidez Ikaslan Gipuzkoak, Ikaslan Arabak eta Ikaslan Bizkaiak gure esker ona azaltzen diegun, EAEn Lanbide Heziketaren sustapenean laguntzen diharduten erakunde, programa eta pertsonei.

Ilusioz eta proiektuz beteriko urtea, zeinetan egiaz espero dugun ekimenak merezi duen babesa eta bultzada jasotzea Ikaslan Bizkaia sareko ikastegien parte garen pertsona guztion aldetik.

Ikaslan finaliza el año conectado con el futuro de la formación
 

El II Congreso Ikaslan celebrado el pasado diciembre puso de manifiesto los retos y oportunidades que afronta la Formación Profesional en el nuevo contexto tecnológico, económico y social que se avecina.

Bajo el título “Conectando con el futuro” Ikaslan reunió en Bilbao a expertos en el ámbito tecnológico, formativo y empresarial con el objetivo de dar a conocer a las más de 300 personas que llenaron auditorio del Conservatorio Juan Crisóstomo de Arriaga, las realidades que condicionarán la formación y capacitación de los y las profesionales del futuro.


 
Profesionales que como señaló Borhene Chakroun, jefe de la Sección de Juventud, Alfabetización y Desarrollo de Competencias de la UNESCO, demandarán una mejora continua en su formación para poder adaptarse a las necesidades cambiantes de su entorno laboral..

Desde el punto de vista tecnológico, el catedrático de Tecnología Audiovisual de la UPV/EHU, Gorka Palacio, recorrió las revoluciones tecnológicas que se han producido y cómo la educación afronta estos cambios para construir “una pedagogía basada en el conectivismo, el constructivismo, la solución de problemas o tareas, el aprendizaje rizomático y la enseñanza rica con vídeo y presentaciones compartidas”.

El experto en innovación Enrique de la Rica, director de la escuela de negocios ESEUNE Business School abrió la sesión de ponencias del Congreso incidiendo en la importancia de adaptarse al cambio permanente por parte de las empresas y de sus profesionales para competir en un mundo globalizado donde la clave para alcanzar la sociedad de bienestar, en la que la ciudadanía disponga de una elevada renta per cápita, es la innovación.

En esta línea, cerrando el ciclo de ponencias Jorge Arévalo, viceconsejero de Formación Profesional de Gobierno Vasco, detalló el modelo formativo de la nueva Formación Profesional vasca, basado en impulsar la creatividad, la innovación y el emprendizaje, no sólo como un camino que lleva a la creación de una nueva empresa, también como forma de adquirir habilidades para gestionar de forma autónoma la vida personal y profesional.

Destacar la elevada participación de personas vinculadas a la Formación Profesional durante los dos días del Congreso, tanto el día de las ponencias y talleres, como el día previo en las distintas acciones propuestas, en el que personas venidas de todo el territorio estatal (Baleares, Canarias, Andalucía, Catalunya, Extremadura, …) se acercaron a Bilbao para conocer de primera mano la realidad de la formación Profesional vasca.
leer mas ...

Arranca el segundo torneo ikastxapelketa


12 parejas de pala y 10 de pelota mano participarán este año en el II Torneo IKASTXAPELKETETA impulsado por Ikaslan Bizkaia.

La buena aceptación de esta segunda edición del torneo IKASTXAPELKETA entre el personal y alumnado de los centros de la red Ikaslan Bizkaia ha supuesto, además de un incremento del número de parejas participantes en la competición de pala, contar con competición en la modalidad de mano parejas.

A finales del enero dio comienzo la fase regular de la competición de pala parejas que se dividió en tres grupos donde las cuatro parejas que componen cada grupo se enfrentarán en una liguilla a un partido de cara a obtener una clasificación de grupo. Las dos primeras parejas clasificadas de cada grupo pasarán a jugar la siguiente fase en el nivel 1 y las otras dos, en el nivel 2. Las 6 parejas de cada nivel jugarán del 4 de abril al 27 de mayo una liguilla a un partido para determinar qué dos parejas jugarán final de sus respectivos niveles en el mes de junio.

Las 10 parejas que disputarán el torneo en la modalidad de mano parejas se han dividido en dos grupos donde cada pareja jugará 4 partidos. Las dos primeras clasificadas de cada grupo disputarán las semifinales que tendrán lugar del 2 al 27 de mayo. Se enfrentarán en tres partidos la primera pareja clasificada del grupo A con la segunda de B; y la primera del B, con la segunda del A. Quien gane dos de los tres partidos habrá conseguido su pase a la final que, como en la modalidad de pala, se jugarán durante el mes de junio.

Esperamos ver a todas las parejas y a cualquier aficionado que quiera disfrutar de este deporte en las finales del próximo junio.

Podéis seguir la evolución del torneo IKASTXAPELKETA en el siguiente enlace: http://eskupilotaikaslanbizkaia.blogspot.com.es/ y en la web de Ikaslan Bizkaia.

leer mas ...

2016, veinte años de colaboración de los centros públicos de Formación Profesional de Bizkaia

2016 supone el 20 aniversario de Ikaslan Bizkaia, una buena excusa para incrementar nuestros esfuerzos en el impulso y dinamización de proyectos que incidan en el desarrollo de la Formación Profesional pública de Bizkaia.

Ikaslan Bizkaia inicia este 2016 con la ilusión de celebrar un cumpleaños muy especial. Una conmemoración que pretende concretar con nuevos proyectos y actividades que contribuyan a la mejora de la capacitación y empleabilidad de nuestro alumnado, potencien la formación continua del profesorado, aseguren el acceso a la información de la población a las oportunidades formativas que ofrecen los centros de FP y fortalezcan las relaciones de nuestra asociación con otras entidades y organismos, de cara a multiplicar los resultados de todo ello.

20 años que a nivel comunicativo quedan reflejados en el logo que nos va identificar durante todo el año y en nuestra web corporativa, que además de ser responsive, adaptable a los distintos dispositivos de visualización (ordenador, Tablet, móvil,…), mejora en cuanto navegabilidad y acceso a la información.

Aprovecharemos también este aniversario para organizar en Bizkaia el III PREMIO IKASLAN con el que Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Araba e Ikaslan Bizkaia expresamos nuestro reconocimiento a las entidades, programas y personas que colaboran en promoción de la Formación Profesional en la CAPV.

Un año lleno de ilusión y proyectos en el que esperamos contar con el apoyo y empuje de todas las personas que forman parte de los centros de la red Ikaslan Bizkaia.

IKASLAN BIZKAIA
Pajares, 34
48980 SANTURTZI

Tel.: +34 94 493 84 00
ikaslan@ikaslan.net

 


Si no desea seguir recibiendo estas comunicaciones, desea modificar o cancelar sus datos, pinche en este enlace ikaslan@ikaslan.net. IKASLAN cumple con la LSSICE y la LOPD, consulte nuestras reglas de uso y política de privacidad en www.ikaslanbizkaia.net.

Jakinarazpenak jasotzeari utzi, edo datuak aldatu edo ezeztatu nahi badituzu, sakatu esteka honetan ikaslan@ikaslan.net. IKASLANek LSSICE eta DPBL legeetan ezarritakoa betetzen du. Erabilpen arauak eta pribatutasun politika kontsultatzeko, jo web orrira: www.ikaslanbizkaia.net.