Copy
Haur eta gazteentzako euskarazko produktuen informazioa
E-posta hau nabigatzailean ikusi
Hemen dituzue azkeneko hilabetean 16 urte bitarteko gaztetxoentzat argiratu diren produktuen erreferentzia batzuk. Jakin ezazue www.katalogoa.org webgunean erreferentzia hauek guztiak eta askoz ere gehiago kontsulta ditzakezuela.
Buletin honetara beste norbait harpidetu nahi baduzu, egin klik lotura honetan www.katalogoa.org/buletina

PRODUKTU DESTAKATUAK


Gurasoentzako materiala
Izena: Ur: euriaren liburua
Egilea: Juan Kruz Igerabide, Oihane Igerabide
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Denonartean
Azalpena: Bakoitzaren adinaren eta irakurketa-abiaduraren arabe­ra, grabazioa entzutetik has daiteke; gero, testua aurrean dela berriro entzun, txikienek zatika edo poema errazenak aukera­tuz, gero zailagoetara pasatzeko. Pedagogo batzuen arabe­ra, testuak entzun ahala irakurtzea ariketarik onenetakoa da testuen ulermena hobetzeko. Baina, batez ere, iraku­rriz eta entzunez gozatzeko bidea da.
Elena Odriozolak marraztu dituen euriak, arinenetatik hasi eta mardul eta zeharkakoetaraino, elkarrekin nahas daitezke, irakurle bakoitzak bere euriak osatuz, elkarren gainean ja­rriz, edo itzal-jokoen serie bakoitzeko pertsonaien gainean kokatuz, eszena bakoitza norberak aukeratutako euripean gerta dadin. Konbinazio-aukera ugari dago irudiekin jolasteko.
Material honekin guztiarekin zeure euri-liburua osa dezakezu; material osoa edo zati bat erabil dezakezu horretarako, testu berriak asmatu, zeure irudiak eta doinuak egokitu.
Adina: 05-09, 00-04
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-15756-48-4
Prezioa: 21-30 €

NON ESKURATU


Jostailuak eta jokoak
Izena: Pupi Pack-a
Egilea: Maria Menendez-Ponte
Ilustratzailea: Javier Andrada Guerrero
Argitaletxea: Grupo-SM
Azalpena: Orain pupirekin jolasteaz gain bere bi abenturez gozatu ahal izango duzu.
Pupipack honek Pupiren panpin guztiak ditu eta bi liburu: Pupi eta dinosauroen elkartea eta Pupi eta burua hutsik zuen gizona.
Adina: 05-09
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-9855-293-5
Prezioa: 11-20 €

NON ESKURATU


Komikiak
Izena: Nafarroako historia
Egilea: Rafael Ramos
Argitaletxea: Denonartean
Azalpena: Antzinatean Nafarroako lurrak jendeztatu zituzten tribuen artean, euskaldunena da ezagutzen dugun lehena. Nondik etorri ote ziren ez daki inork. Haien hizkuntzaren jatorria zein den inork ez dakien bezalaxe. Edonola ere, Harri Aroan dagoeneko hemen zeuden, bizilekutzat egun Nafarroa dena zein inguruak hartuz.
Adina: 10-14, 14-16, Helduak
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-15756-57-6
Prezioa: 11-20 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Aitatxok betaurrekoak galdu ditu
Egilea: Batzuen artean
Argitaletxea: Mezulari
Azalpena: Peppa Pig bilduma.
Adina: 00-04
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-271-3674-8
Prezioa: <10 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Azken TxoraKIKEriak
Egilea: Kike Amonarriz
Argitaletxea: Argia
Azalpena: 1980 hasi zen Kike Amonarriz umoreari tartea eskaintzen ARGIAko orrialdeetan. Bi urte geroago, gaurdaino, astero-astero txisteak argitaratzeari ekin dio.
Salgai dugun liburu hau, Azken TxoraKIKEriak, Txorakikeriak bildumaren bosgarren alea duzu.
Izenburua, nahita, ateak zabalik utzi dizkio zalantzari: azkena, behin betiko... edo momentuz baino ez? Ez jakin. Ezta egileak berak ere, aitortu duenez.
Liburu honetan jasotzen diren txisteak, ARGIAn azken hamarkadan argitaratutako txisteen hautaketa bat da.
Hemen duzu, azken TxoraKIKEriak liburuarekin gozatzeko aukera paregabea!
Adina: 14-16, Helduak
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-697-1658-8
Prezioa: 11-20 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Basoa ikus-irakur
Egilea: Batzuen artean
Ilustratzailea: Javier Inaraja
Argitaletxea: Susaeta
Azalpena: Ikus-irakur bilduma.
Adina: 05-09
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-677-3862-9
Prezioa: <10 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Beldurraren gaztelua (1): Thuluhcen eskua
Egilea: Guido Sgardoli
Ilustratzailea: Edwin Rhemrev
Argitaletxea: Mezulari
Azalpena: Ene adiskide maite eta dohakabeak: Has zaitezte dardaraka, Beldurraren Gazteluan hotzikara jaun eta jabe da eta! Ez dago Jason anaiak baino ausartagorik, apustu latza egin dutelako: gau bat emango dute hiriaren kanpoaldean dagoen etxe abandonatuan. Etxe barruan, kristalezko kanpai baten azpian, esku momifikatu bat aurkituko dute, azal beltz eta luzeetakoa... Barryk eta Lyndonek laster egia ikaragarria jakingo dute: eskua bizirik dago! Armiarmak bezain arina da, noranahi igotzen da eta jauzika dabil. Helburu bakarra daukala dirudi: bi anaiak txikitzea.
Adina: 10-14
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-271-3652-6
Prezioa: <10 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Big Hero 6
Egilea: Walt Disney Company
Ilustratzailea: Walt Disney Company
Argitaletxea: Aizkorri
Azalpena: Hiro Hamada, 14 urteko mutiko bikaina, teknologian ez-ohiko gaitasuna duena da. Nahigabe, San Fransokyo hiria suntsitzeko azpilana ikusten du. Haren lagun berriarekin, Baymax izeneko errobotarekin, bikote bat egingo du erruduna harrapatzeko eta hiria salbatzeko. Liburu honetan filmaren istorioa kontatzen da atal txikietan. Orrialde bikoitzean markaturiko hitzak agertuko dira hiztegi berria sartzeko. Atal bakoitzaren bukaeran, ulermen-ariketak egongo dira. Gainera, teknologia munduaren informazio osagarria sartzen da barne, baita filmeko beste gai interesgarriak ere.
Adina: 05-09
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-8263-814-0
Prezioa: 11-20 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Nire auzoa. Jostailu-denda
Egilea: Simon Abbott
Ilustratzailea: Simon Abbott
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Azalpena: Auzoko jostailu-dendan, jostailu pila bat daude. Sartu eta aukeratu zure gogokoena!
Adina: 00-04
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-696-0159-4
Prezioa: <10 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Pirata Eskola 6 - Ustekabeko erasoa
Egilea: Sir Steve Stevenson
Ilustratzailea: Stefano Turconi
Argitaletxea: Mezulari
Azalpena: Alarma-hotsa! Etsaien hiru itsasontzi hurreratu eta Pirata Eskola mendean hartu dute! Argento Bizi zuzendariak berebiziko garrantzia duen misioa enkargatzen die Itsaskumeei: Sumendiko Bizio-zulora iritsi eta bolbora beltz hornidura leherraraztea. Balentria ia ezinezkoa da; are gehiago, Jack Adabaki Beltz pirata maltzurra inguruan dabilenetik...
Adina: 05-09
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-271-3625-0
Prezioa: <10 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Sara izeneko gizona
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Azalpena: Martin Saldiasi gerra garai batean bizitzea suertatu zitzaion, hain justu ere XIX. mendearen bukaeran, Lehen Karlistaldiaren urteetan. Don Karlosen aldekoekin zegoen bera, Zumalakarregi jeneralaren esanetara, eta aurka zituen liberalak, Espainiako Armadaren tropak, Isabel erreginaren alde jokatutakoak. Soldadu arrunt izan balitz, ez zen agian orrialde hauetan azalduko; baina bera espia zen, Sara ezizenez gordean ibili zena, eta bere jardun arriskutsuak merezi zuen aintzat hartzea. Horregatik Sara izeneko gizona eleberri labur hau.
Adina: 10-14, 14-16, Helduak
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-7681-862-6
Prezioa: <10 €

NON ESKURATU


Liburuak
Izena: Yummaren urrezko bola
Egilea: Pello Añorga
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Azalpena: Behin batean, herri txiki batera iritsi zen familia bat: ama eta alaba Yumma. Urrutiko Mendi Lehorretatik iritsi omen ziren oinutsik, gosetuak, erabat egarrituak, eta, bada, herrikoek eskaini zieten nahikoa janari eta edari; eskuzabal eskaini ere.
Adina: 05-09
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-15756-59-0
Prezioa: 11-20 €

NON ESKURATU


Musika
Izena: Denbora da poligrafo bakarra
Egilea: Berri Txarrak
Argitaletxea: Autoedizioa
Azalpena: Osotara 20 abesti berri biltzen dituen disko hirukoitza, horixe BERRI TXARRAK-en egitasmo berria taldea sortu zenetik 20 urte betetzen direnean
Adina: 14-16, Helduak
Urtea: 2014
Prezioa: 11-20 €

NON ESKURATU


Musika
Izena: Symphonic Bilbon
Egilea: Korrontzi & BOS
Argitaletxea: Baga-Biga
Azalpena: Korrontzi taldearen hamargarren urtebetetzerako opariak eskura guztiontzako. BOSek folkaren irakurketa sinfoniko bikaina egiteko aukera. Folkaren alaitasunari klasikoaren irribarre indartsua sentitzeko eremu dotorea izan daiteke diskoa. Korrontzi gustura errepertorio propioa interpretatzeko BOSen laguntza klasikoarekin.
Adina: 14-16, Helduak
Urtea: 2014
Prezioa: 11-20 €

NON ESKURATU

PRODUKTUAK

Filmak Jostailuak eta jokoak Musika Komikiak Aldizkariak
         
Liburuak Gurasoentzako materiala Informatika eta App-ak Ikasmaterialak Ebook
© 2015 Euskarazko Produktuen Katalogoa

harpidetza eten    harpidetzaren ezarpenak kudeatu






This email was sent to <<Eposta>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Euskarazko Produktuen Katalogoa · Koskontako bidea, 07 - 1 · Lesaka, Nafarroa 31770 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp